Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren agiria

      Espainiako Gobernuak, Gerrarako Ministro duen Mayor Orejaren bidez, euskal preso politikookin burutu duen azken maniobraren aurrean honokoak jakinarazi nahi dizkiogu euskal gizarteari:

      1.- Gure indar guztiz salatzen dugu Espainiako Gobernuak preso politikook bere jostailu gisa erabiltzea. Sakabanaketa politika derrotatu duen Kolektiboa, orain txantajea, "constitucionalisten" barne-kohesio, salerosketa eta merkadeo politikorako erabili nahia porrot eginen duen beste azpikeria bat besterik ez da.

      2.- Hala ere, preso politikook panpin gisa Espainiako kartzeletan gora eta behera ibiltzearekin egin duen jokaldia Kolektiboak euskal gizartearen gehiengoaren babesarekin eskuratu duen garaipena dela: jasandako presioaren aurrean Espainiako Gobernuak "mugitzen" den itxura ematera behartu dugu.

      3.- Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren eskakizunak honokoak direla:

      • Gure senide eta lagunei jarritako zigorra arintzeko, sakabanaketarekin amaitu eta Euskal Herriko kartzeletara eraman gaitzatela.

      • Gure militantzia politikoak eskatzen duen heineko tratua eman diezagutela, preso politikoen estatusa aplikatuz.

      • Kartzelak edota bestelako arrazoiek eraginda gaixorik dauden burkideak kaleratuak izan daitezela.

      • Ezarri ziguten kondenaren hiru laurdenak beteta dituzten burkideak kaleratuak izan daitezela.

      • Euskal Herriko askapen prozesuan herritar eta militante politiko gisa parte hartzeko eskubidea dugulako eta horren alde borrokatu eta borrokatzen garelako preso politiko guztiak askatzea.

      4.- Euskal Preso Politikoen Kolektiboa osatzen dugunok Frantzia eta Espainiaren gerra-bahitutzat hartzen dugula geure burua.

      5.- Euskal preso politikoon eskubideen alde egunero-egunero lanean diharduten euskal herritar orori gure eskerrik sentikorrenak luzatu nahi dizkiegu; eta, bide batez, dei egiten diegu euskal gizarteari oro har, eta bereziki alderdi politiko, sindikatu eta bes-telako eragile sozialei euskal preso politikoen eskubideak defen-datzeko ekimenak biderkatu ditzaten.

      6.- Oroitarazi nahi dugu Euskal Preso Politikoen Kolektiboko partaideok, 1996ko otsailaz geroztik gure eskubideen aldeko etenik gabeko borrokan murgilduta jarraitzen dugula, unean uneko protesta eta borroka moldeak erabiliz.

      7.- Gogorazi nahi diogu Espainiako Gobernuari Euskal Preso Politikoen Kolektiboak bere mintzakidetza aspaldi izendatua due- la presoen inguruko gaiak konpontzeko. Edozein elkarrizketarako mintzakide guztiak espetxe berean biltzea dela gure lehen eskakizuna. Bide batez, salatu gura ditugu gure mintzakideek alderdi politiko, sindikatu eta bestelako instituzioekin harremanak eduki ditzaten Yuste eta Mayor Orejak ipintzen dituzten oztopo eta debekuak. *

      Euskal Preso Politikoen Kolektiboak / 1999ko irailaren 8an

      Aurkibidea home